XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HERRI UKATUAREN ZERBITZARI NEKAGAITZA

Ibarla, Nafarroa Behereko udalerria da, Iholdiko kantonamenduan eta Oztibarre ibarrean kokatua.

Orain 92 biztanle baldin baditu, 1934an, Manex Erdozaintzi-Etxart sortu zenean, askoz jende gehiagok egiten zuen lan nekazaritzan eta abelzaintzan.

Ibarlak ere Iparralde barnealdeko herri frangoren beheititze demografiko larria jasan du.

1934ko uztailaren 15ean munduratu zen, beraz, Herri Ukatuaren Poetatzat jo dezakegun Manex Erdozaintzi-Etxart, Piarres Erdozaintzi-Etxarten eta Paula Indabururen zortzi semeetarik seigarrena, Pekotxea etxaldean.

Orduko Euskal Herriko giroa denbora haietan oso fededuna eta euskalduna zen.

Pekotxeko Manexek bazituen hiru osaba apez.

Horietarik bat misiolari ibili zen Txinan zehar eta anaia zaharrenak ere apezteko bidea hartua zuen.

Alabaina, fedeari euskalduntasuna lotzen zitzaion eta honen seinale nagusia euskararen eguneroko erabilpena zen.

Beti halako nostalgia hunkigarri batez agertu zuen Manexek, bere haurtzaroa moztura garaizagatik galdu zorion aintzira bailitzan.

1938an frantses eskolan hasirik, laster Ibarlan eraman zen predikatze baten karietara, frantziskotar fraile izaiteko deia bihotzean nabaritu zuen.

Manex Erdozaintzi-Etxart (1934-1984) Euskal idazle behenafarra.